Duela hilabete batzuk, Celulosas Vascas katalogora, produktu berri bat sartu zen; hauts gabea, ez esterila, “Omega Line” markadun nitrilo eskularrua, hain zuzen. Babes produktu hau, AACHEN markarekiko alternatiba gisa sortu da, ezaugarri hauetako eskularruak behar dituen kalitate baldintzak erabat bermatuz.
Honi dagokionez, duela gutxi, EN 455/1-2-3 (osasun eskularruak) eta EN 374/1-2-3, EN 388 eta EN 420 (produktu kimiko eta mikroorganismoen kontrako babeseko eskularruak – EPI III. kategoria) bermatzen dituzten egiaztagiriak lortu ditugu.
Egiaztagiri hauek emandako bermearekin, diseinu ezaugarri bikainei eta erabilera egoki batzuei lotuta, Celulosas Vascas-eko etorkizunean kontuan izateko artikulua izango da.
Produktu honen inguruan informazio gehiago eskatzeko, gure merkataritza-sailarekin kontaktuan jar zaitezkete.