CV Protection-ek kontratazio publikoetan eskaintzaile moduan pilatzen duen esperientziari dagokionez, eta kontutan edukita enpresek eta administrazioak AQL-ren kontzeptuaz egiten duten interpretazio nahasgarria, testu hau idaztea egokia iruditu zaigu, erosle eta erabiltzaileentzako euskarri tekniko bezala.
Lehenengo eta behin, geure buruari galdetu behar diogu: Zer da AQL? AQL-a, produkzio masiboen prozesuetan kalitate minimo bat bermatzen duten inspekzio tekniken bilduma da (lehengaien analisietatik, produktu finalaren azterketaraino doazenak). Beste hitzetan, onartzen den akats maximoaren portzentajea da.