Mailak: enpresa - Erabili eta botatzeko productuak

All posts in Enpresa

40 urteurrena celulosas vascas Pandemia eta lan bolumen handia dela eta oharkabean pasatu den — eta oraindik ospatu ezin izan dugun — berri bat partekatu nahi dugu zuekin: Celulosas Vascas-en  40 urte betetzen ditugu. Gauza asko aldatu dira hasi ginenetik: 4 langiletik 46era; metro gutxiko lokal txiki batetik, 6.000m2 baino gehiago edukitzera; gure inguru geografiko hurbilenean saltzetik, 20 herrialde baino gehiagora esportatzera … eta baita gure logotipoa ere!   gure logotipoa urteak zehar Gure ibilbidea Erandion hasi zen, 1981ean, zelulosazko erroilu-industrialak saltzen Euskal Herriko tailer eta enpresei, oihalezko trapu tradizionalak — eta osasungarriak ez direnak — ordezkatzeko produktu berria zenean. cv protection enpresa erandio Pixkanaka-pixkanaka, bezeroen beharrei erantzunez, produktu osagarriak gehitu genituen, hala nola zelulosa euskarriak, xaboiak eta higiene produktuak, ontziak, paperontziak, etab. Era berean, mota hauetako produktuak eskatzen zuten espazio errekerimendu berriei erantzun behar izan genuen, enpresa Sopelanara mugituz, pabilioi handiago batera. celulosas vascas sopelana Bezeroen beharrak asetzeko moduko produktu berriak aurkitzeko nahiarekin jarraituz, gaur egun gure katalogoa gehienbat osatzen dutenak sartu ziren: eskularruak, erabili eta botatzeko arropa eta zip poltsak. Hazkunde horrek bultzatuta berriro ere, instalazioak ez ezik (Deriora mugituz) gure plantilla ere handitu genuen, langile tekniko, administratibo eta biltegiko langile berriak sartuz. cv protection derio Bezeroen eta salmenten bolumena, baita eragin eremu geografikoa areagotu ahala, biltegi berriak gehitu genituen Zamudion, Gasteizen eta Miranda de Ebron. Horrez gain, CV Protection marka sortu genuen, Celulosas Vascas-en nazioartekotze proiektuari begira. Hainbat lekutan urte batzuetan zehar egon ondoren, pabiloi desberdinak bateratzea erabaki zen. Aukeratutako lekua Zornotza izan zen, neurrira egindako proiektu batekin, ilusio handiarekin eta urteetako ahalegin eta lanaren adierazgarria zena. CV Protection-en egoitza nagusia, Zornotzan 2008an egoitza berria inauguratu genuen, kokapen logistiko estrategiko honetan, 6.300 m2-ko instalazioekin eta 7.000 palet baino gehiagorako edukierarekin. Karga eta deskargarako 6 kaia ere baditugu, baita merkataritza eta garraiorako ibilgailu flota garrantzitsu bat ere. cv protection celulosas vascas amorebieta 40 urtetan berri on asko ematen dira, baina baita berri txarrak ere, eta horregatik ez dugu berri hau amaitu nahi, goiz utzi gaituzten lankideak – eta lagunak – gogoratu gabe. Haiek gabe ez ginateke gauden lekuan egongo, egunero faltan botatzen ditugun horiei … Aipatzekoa da batez ere Gabriel Sanz gure bazkide sortzailea, joan den udan utzi gintuena, bere ametsa eraikitzeari eskainitako bizitza baten ondoren. Guri transmititu dizkigun balio eta bizitzeko erarekin, eta gugan oinatzak utzi digutenak, espero dugu bere ondarea jarraitzea eta enpresa eta pertsona gisa hazten jarraitzea.   Era berean, bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gugan izan duten konfiantzagatik: zuek gabe ez litzateke posiblea izango. Zuen konfiantzarekin jarraitzea espero dugu; halaber zuek gure kalitate konpromisoarekin eta tratu pertsonalizatu horrekin jarraitu ahal izango dezakezue.    

Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Departamentu foralak, Beaz-en bitartez, 2018ko amaieran DRIVE proiektua jarri zuen martxan, Bizkaiko enpresa «ezkutuko txapeldunak» aurkitzeko.

Proeiektu honek, lurraldearen egonkortasun eta hazkunde ekonomikoan funtsezko papera erakutsi duten enpresak hobeto ezagutu nahi ditu. ETE hauek, sarritan jatorri familiarra, produktu edo teknologia izarra eta esportazio-maila handia dute.

Proiektuaren helburua ETE hauen ibilbidea eta jokabideak identifikatzea da, hasten ari diren enpresei arrakastaren gakoak erakusteko. Proiektu honetarako Bizkaiko 24 enpresa erreferente hautatu dituzte, eta haietariko bat Celulosas Vascas izan da. Horregatik, Beaz-ek argitaratu duen bideoa zuekin partekatu nahi dugu:


Oso atsegina izan da proiektu honetan parte hartzeko hautatuak izatea eta Bizkaiko enpresen hazkundeari laguntzeko asmoa duen programa honekin lankidetzan aritzeko aukera eman izana.

Gureaz gain, ikerketan parte hartu duten enpresak hauek izan dira: Baussa, Ona Electroerosión, Ingemat, Prosertek, Melchor Gabilondo, Antec, Microdeco, Mecalbe (MEK Group), Versa Home, Walter Pack, Izar Cutting Tools, Grupo Arruti, Dibal, Itsaskorda, Biolan Microbiosensores, Burdinola, GHI Hornos Industriales, Virtualware, Zunibal, Heroslam, Fluytec, P4Q Electronics y La Magdalena.

Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea, eta, beti bezala, zuen esanetara gaude argibiderik baldin baduzue.

CV Protection-en oinarrizko pilareak produktuaren kalitateaentrega-epeak errespetatzea eta bezeroaren arreta beti izan dira. Eta hobetzeko bide bakarra norabide horretan jarraitzea denez pentsatzen dugunez, lankide berri bar fitxatu egin dugu: Andoni Alba, gaur bertan enpresara batu dena Garapen Komertzialaren arduradun bezala, etengabeko hobetzearen erroka lortu dezagun.

Berarekin harremanetan jarri nahi baduzue, emailaren bitartez egin dezakezue:andoni@cvprotection.com.


Pasaden urtarrilaren 15-ean, Legegile Batzordean, Europar Parlamentuak, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeei, erakunde kontratatzaileak kontratazio prozesuak medio elektronikoen bitartez iragartzera beharraraziko dituen Direktiba onetsi zuen. Baita ere, beharrezkoa izango da, enpresa lizitatzaileen eskaintzak jasotzeko edota edozein konkurtso publikoren notifikazioak jasotzeko.

Direktiba hau «Europa 2020» programaren parte da, Europar Batasunaren hamarkada honetarako hazkunde estrategia: «Europa 2020″ programaren.

Irakurtzen jarraitzeko


CV protection desfibriladorearekinCV protection desfibriladorearekinBagara enpresa Kardio babeztua! Berriki kanpoko desfibriladore semi-atutomatiko bat (DESA) instalatu dugo gure lan tokian kardio-arnasketako geldiketak  eta pultso gabeko takikardia bentrikularrak tratatu ahal izateko.

Gure lankideen artean, badira 7 lagun lehen sorospenetan trebatuak, eta 15 desfibriladorea erabiltzeko gai direnak.

Irakurtzen jarraitzeko


Apretón de manosGaur agur bero bar bidali nahi diogu Eduardo gure lankide berriari, Madrilgo hegoaldean ibiliko dena, salmenta sailan.

Berarekin kontaktuan jarri nahi ezkero, e-mail baten bitartez egin ahal duzue: eduardob@cvprotection.com.


UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen hirugarren mailako ikasleak, gure instalazioak ezagutzen egon ziren pasaden ostiralean, Txomin Iturralde eta Idoia Idígoras diren bere irakasleekin, biok Familia enpresaren katedrarenak.

Sarriko unibertsitaren ikasleak CV protection-en

Irakurtzen jarraitzeko


CV Protection enpresak eskainitako zerbitzu erabakigarrien artean, produktuen garraioa dago. Beharrezkoa da ez soilik finkatutako epeak betetzea, baina aldi berean ere, produktuen zaintzea garraioan zehar.

Empresa d etransporte Azkar

Hori dela eta, gure hornikuntzaren hobetzea eta bezeroekin lortutako hitzarmenak erabat errespetatzeko asmoz, Azkar garraio konpainiarekin akordio batera heldu gara, bai penintsulako baita uharteetako eskaeren entrega bete dezaten. Hortaz, Azkar konpainiak, hemengo eta nazioarteko estaldura mailan liderra dena, CV Protection-en helburuekiko lankidetza estrategiko bat izango da.


Ongi etorri

Categories: Enpresa
Iruzkinak: No

BLOgOngi etorri CV Protection blogera.

Blog honetan aldizka argitaratuko ditugu gure enpresari buruzko, gure produktuak, baita interesgarritzat hartzen ditugun beste berri batzuk ere.

Zuek guztiak zuen iritzi eta zalantzekin parte hartu ahal izango duzue ere.

Eskerrik asko.

CV PROTECTION taldea.