Latexari alergia - Erabili eta botatzeko productuak

Latexari alergia

Urteen joan etorriarekin azaleko eta arnasketarekin lotutako zenbait sintomen gertaera kopurua areagotu egin dela ohartzen hasi gara. Modu arruntean latexari alergia moduan ezagutzen duguna, hain zuzen ere.

Latexak erabilera handia du gure ingurunean, gutxi gorabehera egunero eta lanean erabiltzen ditugun 40.000 produktuk dute latexa, naturala zein sintetikoa.

Ibermutuamur mutualitateak emandako datuen arabera, latexarekin kontaktuan egotetik eratorritako lan-patologien datu estatistikoak aztertu ondoren, hauek modu esanguratsuan areagotu dira, hauetako %5a gutxi gora behera, osasunaren alorreko langileengan eta %1a baino gutxiago biztanle arruntengan.

Zer da latex naturala eta latex sintetikoa?

Kautxua edo latex naturala zuhaitz espezie jakin batzuen izerdiaren prozesamendu fisiko eta kimikotik lortzen da, batez ere Hevea Braziliensis-ena.

Ezaugarri fisiko-kimiko eta mekaniko jakin batzuk lortzeko, gehigarriak ezartzen zaizkie, hala nola, azeleratzaileak, antioxidatzaileak plastifikatzaileak, pigmentu koloratzaileak, betearriak, emulsionatzaileak, leungarriak, perfumeak, biozidak, e.a.

Kautxuak edo latex sintetikoak latex naturalaren egitura eta ezaugarriak imitatzeko helburua du. Bi pausotan egiten da:

1) Polimerizazioa: Molekula sinpleetatik abiatuz, zeintzuei prozesu kimiko edo/eta fisiko jakin batzuk aplikatzen zaizkie, latex naturalaren propietate berdintsuak dituen mikromolekula bat lortzen da.

2) Mikromolekula hau lortzean, aurreko kasuan bezala, materialarentzat nahi diren ezaugarri konkretuak lortzeko zenbait gehigarri gehitzen zaizkie. Arruntenetakoen artean, neoprenoa, nitriloa, butiloa, PVC, poliestirenoa eta polietilenoa aurkitzen dira.

Erreakzio motak eta sintomatologia

Lehenik eta behin, latexa duten materialekin kontaktuan egoteak ondoriozta ditzaken patologiak zeintzuk diren argituko dugu, izan ere, guztiak ez baitira prozesu alergikoen esparruan kokatu:

1) Dermatitis narritatua kontaktuagatik

Latexa duten materialekin denbora luzez kontaktuan egoteak ondorioztatzen duen asaldura dermikoa da, normalean, eskularruak erabiltzeagatik.

Asaldura edo gorritasuna eskularruak ekoizteko prozesuan erabiltzen diren gehigarri kimikoetakoren bati erreakzioa dagoelako sortzen da eta azalaren babes naturalaren hesiaren eraginkortasuna gutxitzen duten ekintzek larritzen dute gaitza, hala nola, igurzketa mekaniko jarraitua, gehiegizko izerditzea ariketa fisikoagatik, azaleko beroa areagotzea, eskularruaren transpirazio falta, azala disolbagarriekin edo oso kaltegarriak diren xaboiekin garbitzeagatik, garbitu ondoren eskuak ongi ez lehortzeagatik, e.a.

Kaltetutako pertsonek, sintoma dermikoak izaten dituzte leku jakinetan, latexarekin kontaktua izan eta minutu gutxi batzuk edo ordu batzuk igaro ondoren. Sintoma hauek alergiaren sintomen oso antzerakoak dira: gorritzea, azkura, erremina, lehortasuna eta azalaren ezkatatzea eta pitzadura.

Kontaktua ez egoteari eta tratamendu medikuei esker, sintoma hauek desagertu egiten dira denborarekin.

2) Alergia proteikoa latexari edo berehalako hipersentiberatasuna (I Mota)

Erreakzio alergikoa latex naturalean dauden proteina mota jakin batzuengatik gertatzen da. Heveinak dira hauek eta zenbait pertsonek IgE izeneko antigorputzak sortzea ondorioztatzen dute. Honen eraginez, material honekin ekoiztutako objektuekiko hipersentiberatasuna garatzen dute.

Alergia mota hau duten pertsonak sentsibilizatutako pertsonak moduan ezagutzen dira, eta jasaten duten gaitzaren larritasuna handiagoa edo txikiagoa izan daiteke, pertsonaren sentiberatasun mailaren, materialak (latex naturalez egindako objektu guztiek ez baitute proteina kopuru bera) dituen proteina kontzentrazioaren (heveinak) eta kontaktuaren kokalekuaren eta iraupenarenaren arabera (mukosak, eta azaleko toki hezeak izaten dira urrakorrenak).

Sintomak ez oso larriak izatetik eta kontaktua egon den gunera mugatuta egotetik, gorputz osora hedatzeraino eman daitezke, arnasketa arazoak, arinak zein larriak eta  shock anafilaktikoak ere eman daitezke.

3) Alergia kimikoa latexari edo berehalako hipersentiberatasuna (IV Mota)

Latexaren prozesamendu industrialean dauden zenbait gehigarrirekin kontaktuan egotean sortzen da, beraz, latex naturala zein latex sintetikoa duten produktuekin gerta daiteke hau.

Sintomak leku jakinetan ematen dira, kontaktua egon den tokian eta normalean I Motatako alergiari dagozkienak baino arinagoak. Normalean kontaktua eduki eta 24-48 orduren tartean agertzen dira: erremina, gorritzea, handitzea, azalaren pitzadura eta lehortasuna.

Gorputzeko gune kaltetuenak eskuak eta besoak izaten dira, eskularruen erabileragatik. Baita oinak segurtasun oinetakoen eta uretarako boten erabileragatik.

Arriskua duen populazioa

Egiten duen lanagatik latexarekin beste pertsonek baino kontaktu gehiago dutenak dira. 4 talde desberdinetan sailka ditzakegu, erasan ordenaren arabera:

Lehenengo taldea: Osasunaren esparruko langileek eta kautxuaren eta honen eratorrien industrian lan egiten duten pertsonek osatzen dute.

Bigarren taldea: Laborategietako langileak, elikaduraren industriako langileak, garbiketa zerbitzuetako langileak.

Hirugarren taldea: Lorezainak, margolariak, anbulantzietako laguntzaileak, ile-apaindegiak, segurtasunean lan egiten duten pertsonak, hileta-zerbitzuetako langileak, eraikuntza, e.a.

Azkenik, aipatu behar da, badagoela populazio orokorraren barruan sartu daitekeen laugarren talde bat, %1aren azpitik dagoen azpitaldearekin: ebakuntza ugari jasan dituzten pertsonak, susperraldi edo ospitalean egonaldi luzeak dituzten pertsonak, bizkarrezur zatibitua duten pertsonak (bizkarrezurraren sortzetiko gaixotasuna), pixatokian eta genitaletan malformazioak dituzten pertsonak, zundak edo tutuak erabiltzea eskatzen duten tratamendu kronikoak jasaten dituzten gaixoak (dialisia esate baterako).

 Susmo txikiena edukitzean, alergologoarengana joatea gomendatzen da zeinek, historial klinikoarekin batera, dagozkion frogak gauzatuko ditu.

Tratamendua eta prebentzioa

Gaur egun, txertoa garatzeko ikerketaren eremuan aurrerapauso handiak gauzatu dira, gainera badaude erreakzio alergikoak sortzen direnerako tratamendu farmakologiko desberdinak, hala nola, antihinstaminikoak, bronkozabaltzaileak, kortikoideak, e.a. eta epinefrina, kasu larrietarako.

Hala ere, gaur egungo tratamendu eraginkorrena prebentzioa eta latexarekin (naturala zein sintetikoa alergia motaren arabera) eginda dauden produktuekin kontaktuan egotea saihestea da.CV Protection-en badakigu arazo honek zer suposatzen duen eta latex naturalez eginda ez dauden produktugama zabala dugu, hala nola, binilozko eskularruak, nitrilozko eskularruak, eskularru sintetikoak, gehigarririk gabeko eskularru sintetikoak eta polietilenozko eskularruak. Gainera, erabili eta botatzeko arropa gehienak ere ez du latex naturalik.

Ospitaleak, gaixotasun hauek gehien ematen diren lan esparrua izanik, lantoki guztiek bezala, lan eremu seguru bat emateko obligazio legala dute eta horretarako latexaren proteinari alergia dioten langile eta pazienteentzat dagozkien aldaketak egin beharko dituzte.

Hauek dira lan arriskuen esparruan iradokitzen diren prebentziorako aholkuetako batzuk:

• Latexa duten materialak beste material batzuekin ordezkatzea.

• Latex sintetikoa duten materialen kalitate kontrola.

(gure kalitate prozesuari buruzko datu gehiago ezagutu nahi badituzu jar zaitez gurekin harremanetan)

• Lan prozedura egokiak.

• Latexa ez duten osasun gune bereziak gaitzea (bai langileentzat baita pazienteentzat ere).

• Latexari alergia dion pertsona identifikatzea.

• Epinefrina auto-txertagarriak kasu larrietarako.

Informazio gehiagorako, Ibermutuamur-en estudio osoa kontsultatu ahal duzue hemen (gazteleraz):

Lehenengo partea

Bigarren partea

Baita ere kontsultatu dezakezu:

Asociación Española De Alérgicos A Alimentos Y Látex (AEPNAA)

Asociación Española de Alérgicos al Látex

 
Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Idatzi iruzkin bat