CV Protection-ek kontratazio publikoetan eskaintzaile moduan pilatzen duen esperientziari dagokionez, eta kontutan edukita enpresek eta administrazioak AQL-ren kontzeptuaz egiten duten interpretazio nahasgarria, testu hau idaztea egokia iruditu zaigu, erosle eta erabiltzaileentzako euskarri tekniko bezala.
Lehenengo eta behin, geure buruari galdetu behar diogu: Zer da AQL? AQL-a, produkzio masiboen prozesuetan kalitate minimo bat bermatzen duten inspekzio tekniken bilduma da (lehengaien analisietatik, produktu finalaren azterketaraino doazenak). Beste hitzetan, onartzen den akats maximoaren portzentajea da.
Arautegia eta erabilera
Kontzeptu hau erregulatzen duen Araua ISO 2859-1 da. Ongi erabiltzeko, lehenengo eta behin, produktuak zer sektoretara bideratuak egongo diren aztertu behar dugu, honek beharreko maila zehazten du eta: adibidez, ez da exijitzen maila berbera kirurgiarako edo etxe-erabilerarako eskularruentzako. Gainera, babespena, produktuaren maila teknikoa, eginbeharren arriskua, eta abar, kontutan hartu behar dira.
Beraz, AQL maila fabrikatzaileak zehaztu behar du produkzioa baino lehen, eta kontutan hartuta produktu sorta onartu edo ukatzeko.
Bigarrenik, fabrikazio bolumena definitu behar dugu, AQL aplikatuko dugun lote zehatzerako. Horretarako, ondorengo taula erabiliko digu, non inspekzio maila zehazten den:
Taula 1: Behar den inspekzio maila, fabrikazio bolumenaren arabera.
Esaterako, ohiko sektore bat kontutan edukitzen badugu, eskularruena, 500.000 unitate loteko baino gehiagoko produkzio batekin , N hizkia lortzen dugu taulan.
Hirugarrenik, lehenengo taulan lortutako hizkiarekin, bigarren taulara abiatu behar gara, laginaren tamaina ematen digunak, eta bermatu nahi dugun AQL-aren maila aukeratu behar dugu. Balio hau, sorta onartura edo ukatuta izateko inspekzioaren baldintza emango digu. AQL-aren zenbakizko balioa are eta txikiagoa da, kalitate maila handiagoa izanez gero.
Taula 2: laginaren tamaina zehazten du.
Aurreko adibidea jarraitzeko, osasun-erabilerarako eskularruak kontutan hartuko ditugu, eta erregulatzen dituen Araua, EN 374-2, mikroorganismoen kontrako babespena, porositatea determinatzeko entseguaren metodoa zehazten duena. INSHT-eko NTP 938 instrukzio teknikoaren arabera, arau honen betetzeak 1,5 baino gutxiagoko AQL bat izatera behartzen ditu eskularruak, lehenengo mailako inspekzio orokorrerako.
Beraz, lehenengo taulan lortutako N hizkia hartzen dugu, eta harekin bigarren taulara joango gara. 1.0-eko AQL bat aukeratzen dugu, 1,5 baino txikiagoa delako, zein, kalitate maila handiagoa dela gogorarazten dugu. Taulan ikusten duguna zera da: 1,0-eko AQL batekin, 10 akats gehienez onartu ahal dira, 500 aleetan, 11 akatsekin, sorta ukatuta izan behar da. Hortaz, 2%-ko okerra onartzen da bakarrik, edo beste hitzetan, kasu konkretu honetarako, bakarrik 2 eskularruk akatsak eduki litzakete 100 aleko kutxatila batean.
Bezeroaren ikuspuntutik
Fabrikatzailea AQL-aren maila estandarizatuak betetzen dituen ala ez zehaztea oso saila da bezeroarentzat, behar bada denborarik edo baliabiderik ez dituztelako. Hau konpontzeko, kanpo-erakunde batzuk existitzen dira (laborategi akreditatuak, egiaztapen eta kontu-ikuskaritzako zerbitzua ematen duten enpresak), jatorrian exijitutako AQL-aren maila egiaztatzen dutenak. Ez da zertifikazio bat, baizik eta baieztapen fidagarri bat.
Produktuen erosketa-publikoan, AQL-a aintzat hartzen hari da. Egoera hauetarako, sorta bakoitza egiaztatu beharko liteke, merkantziarekin batera inspekzio ziurtagiria eramanez, gaur egun AQL-a, fabrikatzailearen bidegabekerian oinarrituta dagoela, benetako kalitaterekin bat ez datozen AQL bat erasten dietelako beren produktuei, ikusten hari delako.