Pasaden urtarrilaren 15-ean, Legegile Batzordean, Europar Parlamentuak, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeei, erakunde kontratatzaileak kontratazio prozesuak medio elektronikoen bitartez iragartzera beharraraziko dituen Direktiba onetsi zuen. Baita ere, beharrezkoa izango da, enpresa lizitatzaileen eskaintzak jasotzeko edota edozein konkurtso publikoren notifikazioak jasotzeko.
Direktiba hau «Europa 2020» programaren parte da, Europar Batasunaren hamarkada honetarako hazkunde estrategia: «Europa 2020″ programaren.
Oraindino ez da zehatz-mehatz ezagutzen Direktiba honen edukia eta haren ezarpena gure legerian, baina CV Protection-en ongi deritzogu ingurumenaren gaineko enpresa-jardueren eraginak murrizteko egintza guztiei eta baita …baliabideen efizientzia bilatzen dutenak ere.
Guri dagokionez, gai honetan helburuak zorrotzak izan behar direla uste dugu, honek administrazioarekin egin beharreko tramiteen arintze eta sinplifikazioa dakar eta, kontratazio publikoaren sistema hobetzen.