Atzo, mintegi bat ospatu genuen gure lantokian, munduko erabili eta botatzeko babespen arroparen marken liderretako batekin, Lakeland, gure salmenta lantalderako.
Produktu hauei buruz informazio gehiago nahi baduzu, gurekin kontaktuan jarri.
CV Protection-en oinarrizko pilareak produktuaren kalitatea, entrega-epeak errespetatzea eta bezeroaren arreta beti izan dira. Eta hobetzeko bide bakarra norabide horretan jarraitzea denez pentsatzen dugunez, lankide berri bar fitxatu egin dugu: Andoni Alba, gaur bertan enpresara batu dena Garapen Komertzialaren arduradun bezala, etengabeko hobetzearen erroka lortu dezagun.
Berarekin harremanetan jarri nahi baduzue, emailaren bitartez egin dezakezue:andoni@cvprotection.com.
Urteen joan etorriarekin azaleko eta arnasketarekin lotutako zenbait sintomen gertaera kopurua areagotu egin dela ohartzen hasi gara. Modu arruntean latexari alergia moduan ezagutzen duguna, hain zuzen ere.
Latexak erabilera handia du gure ingurunean, gutxi gorabehera egunero eta lanean erabiltzen ditugun 40.000 produktuk dute latexa, naturala zein sintetikoa.
Ibermutuamur mutualitateak emandako datuen arabera, latexarekin kontaktuan egotetik eratorritako lan-patologien datu estatistikoak aztertu ondoren, hauek modu esanguratsuan areagotu dira, hauetako %5a gutxi gora behera, osasunaren alorreko langileengan eta %1a baino gutxiago biztanle arruntengan.
CV Protection-ek kontratazio publikoetan eskaintzaile moduan pilatzen duen esperientziari dagokionez, eta kontutan edukita enpresek eta administrazioak AQL-ren kontzeptuaz egiten duten interpretazio nahasgarria, testu hau idaztea egokia iruditu zaigu, erosle eta erabiltzaileentzako euskarri tekniko bezala.
Lehenengo eta behin, geure buruari galdetu behar diogu: Zer da AQL? AQL-a, produkzio masiboen prozesuetan kalitate minimo bat bermatzen duten inspekzio tekniken bilduma da (lehengaien analisietatik, produktu finalaren azterketaraino doazenak). Beste hitzetan, onartzen den akats maximoaren portzentajea da.
Oraingo honetan, produktu berri bat, gero eta handiagoa den erabili-eta-botatzeko eskularruen familiakoa, dakarkizuegu. Nitrilozko Aachen Fortis eskularrua da, beste nitrilozko eskularruak bezala, latex naturala barik, oso egokia latex-era alergia duten pertsonentzat. Material honen malgutasunari esker, eskularruak ez du eskua estutzen, eta bere AQL 1.0-ekoa da (gogoratu, hainbat eta AQL balioa txikiagoa izan, zenbat eta kalitate hobeagoa izango du eskularruak).
Polipropileno gardeneko hegal itsaskorreko poltsen ohiko erabilera, erakusgaiak gordetzeko izan da. Poltsen ohizko erabilera hau, erakusgaiak erakargarriagoak irudiarazten duelako izan da, poltsak berez duen distirari esker.
Hala ere, bere erabilera hainbat eta sarriagoa da elikagaigintzan, esaterako, goxoak eta frutak erakusteko. Erabilpen honetarako beharrezkoa da, beraz, elikagaiekin kontaktuan egoteko ahalmena ziurtatzea.
Pasaden urtarrilaren 15-ean, Legegile Batzordean, Europar Parlamentuak, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeei, erakunde kontratatzaileak kontratazio prozesuak medio elektronikoen bitartez iragartzera beharraraziko dituen Direktiba onetsi zuen. Baita ere, beharrezkoa izango da, enpresa lizitatzaileen eskaintzak jasotzeko edota edozein konkurtso publikoren notifikazioak jasotzeko.
Direktiba hau «Europa 2020» programaren parte da, Europar Batasunaren hamarkada honetarako hazkunde estrategia: «Europa 2020″ programaren.
Celulosas Vascas
Parque Empresarial Boroa- Parcela 2A 1B
48340 Amorebieta, Bizkaia, Spain
Tlf.: (+34) 944 52 01 15
Fax: (+34) 944 52 12 39