Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Departamentu foralak, Beaz-en bitartez, 2018ko amaieran DRIVE proiektua jarri zuen martxan, Bizkaiko enpresa «ezkutuko txapeldunak» aurkitzeko.
Proeiektu honek, lurraldearen egonkortasun eta hazkunde ekonomikoan funtsezko papera erakutsi duten enpresak hobeto ezagutu nahi ditu. ETE hauek, sarritan jatorri familiarra, produktu edo teknologia izarra eta esportazio-maila handia dute.
Proiektuaren helburua ETE hauen ibilbidea eta jokabideak identifikatzea da, hasten ari diren enpresei arrakastaren gakoak erakusteko.
Proiektu honetarako Bizkaiko 24 enpresa erreferente hautatu dituzte, eta haietariko bat Celulosas Vascas izan da. Horregatik, Beaz-ek argitaratu duen bideoa zuekin partekatu nahi dugu:
Oso atsegina izan da proiektu honetan parte hartzeko hautatuak izatea eta Bizkaiko enpresen hazkundeari laguntzeko asmoa duen programa honekin lankidetzan aritzeko aukera eman izana.
Gureaz gain, ikerketan parte hartu duten enpresak hauek izan dira: Baussa, Ona Electroerosión, Ingemat, Prosertek, Melchor Gabilondo, Antec, Microdeco, Mecalbe (MEK Group), Versa Home, Walter Pack, Izar Cutting Tools, Grupo Arruti, Dibal, Itsaskorda, Biolan Microbiosensores, Burdinola, GHI Hornos Industriales, Virtualware, Zunibal, Heroslam, Fluytec, P4Q Electronics y La Magdalena.
Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea, eta, beti bezala, zuen esanetara gaude argibiderik baldin baduzue.