Oraingo honetan, produktu berri bat, gero eta handiagoa den erabili-eta-botatzeko eskularruen familiakoa, dakarkizuegu. Nitrilozko Aachen Fortis eskularrua da, beste nitrilozko eskularruak bezala, latex naturala barik, oso egokia latex-era alergia duten pertsonentzat. Material honen malgutasunari esker, eskularruak ez du eskua estutzen, eta bere AQL 1.0-ekoa da (gogoratu, hainbat eta AQL balioa txikiagoa izan, zenbat eta kalitate hobeagoa izango du eskularruak).
Eskularru honek, batez ere, elikaduraren industrietan eta tailer mekaniko eta automobilgintzakoek zuten behar bati erantzuten dio. Sektore hauetan lan egiteko beharrezkoa da erabili eta botatzeko den, baina hausturekiko eta trakzioarekiko erresistentzia handiagoa duten eskularruak edukitzea. Medikuntzaren alorrerako erabiltzen direnak 6 Newton inguruko hausturarekiko erresistentzia du, eskularruaren arabera, aldiz, Aachen Fortis eskularruak 12 Newtonetako erresistentzia du. Trakzioarekiko erresistentziarekin berdina gertatzen da, medikuntzara bideratutako nitrilozko erabili eta botatzeko eskularru baten hausturarekiko erresistentzia %35 inguruan gainditzen duelarik.
Kontutan izan behar da eskularru mota bakoitzari emango zaion erabilera zein den. CV Protection-en laneko arlo bakoitzera espezializatzeko bidean gaude. Aipatu ditugun industrietan, beharrezkoa da lanaldi osoan erabili daiteken eta tresnekin, olioekin, petroliotik eratorritako materialekin… lan egitearen esfortzuak jasateko gai den eskularru bat edukitzea. Medikuntzan erabiltzen diren eskularruek berriz, behar desberdinetarako bideratu behar dira, izan ere, segurtasunagatik eta higieneagatik, eskularru bat gehienez 20 minutuz janzten delako eta zentzu horretan, arrisku kimiko, biologiko eta edozein mikroorganismorekin kontagiatzeko izan dezaketen arriskuaren aurrean erabiltzailearen eta pazientearen babesari ematen zaio lehentasuna.
Bere babespen maila altua dela eta, eskularru honek baita osasun-erabilerarako zertifikazioak ere ditu, gaixoa eta erabiltzailea arrisku biologiko eta kimikoengan babesteko, gaixoen azterketetan, lagin biologikoen ateratzeetan, zitostatikoen erabilereetan, eta tresnerien garbiketarako.
Produktuaren deskripzio fisikoari dagokionez, urdin argiak dira, bere barruko azala leuna eta klorinatuta da, janzkera errazteko hautsaren beharrik gabe, eta dermatitisaren arriskua beheratzeko. Gainazala, baita leuna da ere, atzamarren puntetan ez ezik, non tratamendu berezi bat dute, heltzea hobetzeko.Ohikoak baino 5 cm eskumutur luzeagoa eta lodiagoa du, aparteko babesa emateko. Neuri hauetan esku dago: txikia (6-7), ertaina (7-8), haundia (8-9) y estra-haundia (9-10).
Informazio gehiagorako, gure web orrian kontsultatu ahal duzue produktu hau, edo gurekin harremanetan jarri.