Distribuidor de productos y artículos desechables CVProtection


/ / / /
CV Protection

Enpresa

Celulosas Vascas 1981ean sortutako enpresa da eta osasun eta industria arloan esperientzia zabala du. Enpresa honek nazioarteratzeko egindako apustua bide onetik doan seinale da CV Protection-en zabalkundea. CV Protection Europako erabili eta botatzeko artikuluen banatzailerik garrantzitsuenetariko bat da.

CV Protectionen kudeaketa ereduaren oinarriak bi dira: lantalde kualifikatu eta profesionala eta lehen mailako nazioarteko fabrikatzaileekin egindako aliantzak.

Etengabe hobetzen jarraitzen konpromisoari abangoardiako negozio ikuspegi bat gehituz gero, emaitza ondokoa da: babes eta higiene mota oro jasotzen dituen katalogo zabal bat, laneko segurtasunari gero eta garrantzi gehiago ematen dion gizarte baten beharrizanak estali nahi dituena.

CV Protectionen instalazioak berritu ditugu eta artikuluak biltegiratzeko 6.000 m² baino gehiago ditugu, handituz doan eskariari erantzuteko. Era berean, honek etorkizunerako apustua sendotzeko aukera ematen du.