Mailak: kategoria gabe - Erabili eta botatzeko productuak

All posts in Kategoria gabe

Egungo pandemiak eragindako eskularruen eskari handiak eta merkatuan produktu horien faltak gure bezeroen beharrak aprobetxatu nahi dituzten iruzurgile ugari agertu dira. Jakinarazi nahi dizugu AACHEN eskularruen eskaintzaren bat jasotzen baduzue, berehala entregatzeko eta kantitate handietan, gaur egungo joerarekin alderatuta prezio susmagarri baxuetan, eskularruen merkatuan saltzaile etorri-berriengandik, gurekin harremanetan jarri horren egiazkotasuna egiaztatu ahal izateko. Era berean, Celulosas Vascas – CV Protection ordezkatzen saiatu litezke, beraz, gure domeinua «@cvprotection.com»-etik bidalitako mezu elektronikoak soilik direla benetakoak gogorarazten dizuegu bezeroei. Biktima izan zarela uste edo iruzurrezko eskaintza bat jaso zitekeenaren susmoa baduzu, horri buruz ahalik eta datu gehien biltzeko (egile edo egileen identitatea, produktua, emandako dokumentuak …) eta gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu. Kontaktatu gaitzakezu cv@cvprotection.com helbide elektronikoan edo 944 520 115 telefonora deituz, hedapena gelditzen saiatzeko.

Atzo, mintegi bat ospatu genuen gure lantokian, munduko erabili eta botatzeko babespen arroparen marken liderretako batekin, Lakeland, gure  salmenta lantalderako.

Produktu hauei buruz informazio gehiago nahi baduzu, gurekin kontaktuan jarri.

Seminario


Urteen joan etorriarekin azaleko eta arnasketarekin lotutako zenbait sintomen gertaera kopurua areagotu egin dela ohartzen hasi gara. Modu arruntean latexari alergia moduan ezagutzen duguna, hain zuzen ere.

Latexak erabilera handia du gure ingurunean, gutxi gorabehera egunero eta lanean erabiltzen ditugun 40.000 produktuk dute latexa, naturala zein sintetikoa.

Ibermutuamur mutualitateak emandako datuen arabera, latexarekin kontaktuan egotetik eratorritako lan-patologien datu estatistikoak aztertu ondoren, hauek modu esanguratsuan areagotu dira, hauetako %5a gutxi gora behera, osasunaren alorreko langileengan eta %1a baino gutxiago biztanle arruntengan.

Irakurtzen jarraitzeko


+1Gaur, ongi etorria eman nahi diogu gure lankide berriari, Nagore, gure taldera bateratu dena, komunikazio laneten kargu egiteko.

Berarekin harremanetan jarri nahi baldin baduzue, bere correo elektronikoaren bitartez egin ahal duzue: nagore@cvprotection.com

Espero dugu gurekin gustura egotea!