Bloga - Erabili eta botatzeko artikuluen banatzailea

Bloga

40 urteurrena celulosas vascas Pandemia eta lan bolumen handia dela eta oharkabean pasatu den — eta oraindik ospatu ezin izan dugun — berri bat partekatu nahi dugu zuekin: Celulosas Vascas-en  40 urte betetzen ditugu. Gauza asko aldatu dira hasi ginenetik: 4 langiletik 46era; metro gutxiko lokal txiki batetik, 6.000m2 baino gehiago edukitzera; gure inguru geografiko hurbilenean saltzetik, 20 herrialde baino gehiagora esportatzera … eta baita gure logotipoa ere!   gure logotipoa urteak zehar Gure ibilbidea Erandion hasi zen, 1981ean, zelulosazko erroilu-industrialak saltzen Euskal Herriko tailer eta enpresei, oihalezko trapu tradizionalak — eta osasungarriak ez direnak — ordezkatzeko produktu berria zenean. cv protection enpresa erandio Pixkanaka-pixkanaka, bezeroen beharrei erantzunez, produktu osagarriak gehitu genituen, hala nola zelulosa euskarriak, xaboiak eta higiene produktuak, ontziak, paperontziak, etab. Era berean, mota hauetako produktuak eskatzen zuten espazio errekerimendu berriei erantzun behar izan genuen, enpresa Sopelanara mugituz, pabilioi handiago batera. celulosas vascas sopelana Bezeroen beharrak asetzeko moduko produktu berriak aurkitzeko nahiarekin jarraituz, gaur egun gure katalogoa gehienbat osatzen dutenak sartu ziren: eskularruak, erabili eta botatzeko arropa eta zip poltsak. Hazkunde horrek bultzatuta berriro ere, instalazioak ez ezik (Deriora mugituz) gure plantilla ere handitu genuen, langile tekniko, administratibo eta biltegiko langile berriak sartuz. cv protection derio Bezeroen eta salmenten bolumena, baita eragin eremu geografikoa areagotu ahala, biltegi berriak gehitu genituen Zamudion, Gasteizen eta Miranda de Ebron. Horrez gain, CV Protection marka sortu genuen, Celulosas Vascas-en nazioartekotze proiektuari begira. Hainbat lekutan urte batzuetan zehar egon ondoren, pabiloi desberdinak bateratzea erabaki zen. Aukeratutako lekua Zornotza izan zen, neurrira egindako proiektu batekin, ilusio handiarekin eta urteetako ahalegin eta lanaren adierazgarria zena. CV Protection-en egoitza nagusia, Zornotzan 2008an egoitza berria inauguratu genuen, kokapen logistiko estrategiko honetan, 6.300 m2-ko instalazioekin eta 7.000 palet baino gehiagorako edukierarekin. Karga eta deskargarako 6 kaia ere baditugu, baita merkataritza eta garraiorako ibilgailu flota garrantzitsu bat ere. cv protection celulosas vascas amorebieta 40 urtetan berri on asko ematen dira, baina baita berri txarrak ere, eta horregatik ez dugu berri hau amaitu nahi, goiz utzi gaituzten lankideak – eta lagunak – gogoratu gabe. Haiek gabe ez ginateke gauden lekuan egongo, egunero faltan botatzen ditugun horiei … Aipatzekoa da batez ere Gabriel Sanz gure bazkide sortzailea, joan den udan utzi gintuena, bere ametsa eraikitzeari eskainitako bizitza baten ondoren. Guri transmititu dizkigun balio eta bizitzeko erarekin, eta gugan oinatzak utzi digutenak, espero dugu bere ondarea jarraitzea eta enpresa eta pertsona gisa hazten jarraitzea.   Era berean, bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan gugan izan duten konfiantzagatik: zuek gabe ez litzateke posiblea izango. Zuen konfiantzarekin jarraitzea espero dugu; halaber zuek gure kalitate konpromisoarekin eta tratu pertsonalizatu horrekin jarraitu ahal izango dezakezue.    
Egungo pandemiak eragindako eskularruen eskari handiak eta merkatuan produktu horien faltak gure bezeroen beharrak aprobetxatu nahi dituzten iruzurgile ugari agertu dira. Jakinarazi nahi dizugu AACHEN eskularruen eskaintzaren bat jasotzen baduzue, berehala entregatzeko eta kantitate handietan, gaur egungo joerarekin alderatuta prezio susmagarri baxuetan, eskularruen merkatuan saltzaile etorri-berriengandik, gurekin harremanetan jarri horren egiazkotasuna egiaztatu ahal izateko. Era berean, Celulosas Vascas – CV Protection ordezkatzen saiatu litezke, beraz, gure domeinua «@cvprotection.com»-etik bidalitako mezu elektronikoak soilik direla benetakoak gogorarazten dizuegu bezeroei. Biktima izan zarela uste edo iruzurrezko eskaintza bat jaso zitekeenaren susmoa baduzu, horri buruz ahalik eta datu gehien biltzeko (egile edo egileen identitatea, produktua, emandako dokumentuak …) eta gurekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu. Kontaktatu gaitzakezu cv@cvprotection.com helbide elektronikoan edo 944 520 115 telefonora deituz, hedapena gelditzen saiatzeko.
Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Departamentu foralak, Beaz-en bitartez, 2018ko amaieran DRIVE proiektua jarri zuen martxan, Bizkaiko enpresa «ezkutuko txapeldunak» aurkitzeko.

Proeiektu honek, lurraldearen egonkortasun eta hazkunde ekonomikoan funtsezko papera erakutsi duten enpresak hobeto ezagutu nahi ditu. ETE hauek, sarritan jatorri familiarra, produktu edo teknologia izarra eta esportazio-maila handia dute.

Proiektuaren helburua ETE hauen ibilbidea eta jokabideak identifikatzea da, hasten ari diren enpresei arrakastaren gakoak erakusteko. Proiektu honetarako Bizkaiko 24 enpresa erreferente hautatu dituzte, eta haietariko bat Celulosas Vascas izan da. Horregatik, Beaz-ek argitaratu duen bideoa zuekin partekatu nahi dugu:


Oso atsegina izan da proiektu honetan parte hartzeko hautatuak izatea eta Bizkaiko enpresen hazkundeari laguntzeko asmoa duen programa honekin lankidetzan aritzeko aukera eman izana.

Gureaz gain, ikerketan parte hartu duten enpresak hauek izan dira: Baussa, Ona Electroerosión, Ingemat, Prosertek, Melchor Gabilondo, Antec, Microdeco, Mecalbe (MEK Group), Versa Home, Walter Pack, Izar Cutting Tools, Grupo Arruti, Dibal, Itsaskorda, Biolan Microbiosensores, Burdinola, GHI Hornos Industriales, Virtualware, Zunibal, Heroslam, Fluytec, P4Q Electronics y La Magdalena.

Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea, eta, beti bezala, zuen esanetara gaude argibiderik baldin baduzue.

Atzo, mintegi bat ospatu genuen gure lantokian, munduko erabili eta botatzeko babespen arroparen marken liderretako batekin, Lakeland, gure  salmenta lantalderako.

Produktu hauei buruz informazio gehiago nahi baduzu, gurekin kontaktuan jarri.

Seminario

CV Protection-en oinarrizko pilareak produktuaren kalitateaentrega-epeak errespetatzea eta bezeroaren arreta beti izan dira. Eta hobetzeko bide bakarra norabide horretan jarraitzea denez pentsatzen dugunez, lankide berri bar fitxatu egin dugu: Andoni Alba, gaur bertan enpresara batu dena Garapen Komertzialaren arduradun bezala, etengabeko hobetzearen erroka lortu dezagun.

Berarekin harremanetan jarri nahi baduzue, emailaren bitartez egin dezakezue:andoni@cvprotection.com.

Urteen joan etorriarekin azaleko eta arnasketarekin lotutako zenbait sintomen gertaera kopurua areagotu egin dela ohartzen hasi gara. Modu arruntean latexari alergia moduan ezagutzen duguna, hain zuzen ere.

Latexak erabilera handia du gure ingurunean, gutxi gorabehera egunero eta lanean erabiltzen ditugun 40.000 produktuk dute latexa, naturala zein sintetikoa.

Ibermutuamur mutualitateak emandako datuen arabera, latexarekin kontaktuan egotetik eratorritako lan-patologien datu estatistikoak aztertu ondoren, hauek modu esanguratsuan areagotu dira, hauetako %5a gutxi gora behera, osasunaren alorreko langileengan eta %1a baino gutxiago biztanle arruntengan.

Irakurtzen jarraitzeko

CV Protection-ek kontratazio publikoetan eskaintzaile moduan pilatzen duen esperientziari dagokionez, eta  kontutan edukita enpresek eta administrazioak AQL-ren kontzeptuaz egiten duten interpretazio nahasgarria, testu hau idaztea egokia iruditu zaigu, erosle eta erabiltzaileentzako euskarri tekniko bezala.

Lehenengo eta behin, geure buruari galdetu behar diogu: Zer da AQL? AQL-a, produkzio masiboen prozesuetan kalitate minimo bat bermatzen duten inspekzio tekniken bilduma da (lehengaien analisietatik, produktu finalaren azterketaraino doazenak). Beste hitzetan, onartzen den akats maximoaren portzentajea da.

Irakurtzen jarraitzeko

Oraingo honetan, produktu berri bat, gero eta handiagoa den erabili-eta-botatzeko eskularruen familiakoa, dakarkizuegu. Nitrilozko Aachen Fortis eskularrua da, beste nitrilozko eskularruak bezala, latex naturala barik, oso egokia latex-era alergia duten pertsonentzat. Material honen malgutasunari esker, eskularruak ez du eskua estutzen, eta bere AQL 1.0-ekoa da (gogoratu, hainbat eta AQL balioa txikiagoa izan, zenbat eta kalitate hobeagoa izango du eskularruak).

Nitrilozko eskularruak – AachenFortis-Blog Irakurtzen jarraitzeko

Hegal Itxaskor PoltsakPolipropileno gardeneko hegal itsaskorreko poltsen ohiko erabilera, erakusgaiak gordetzeko izan da. Poltsen ohizko erabilera hau, erakusgaiak erakargarriagoak irudiarazten duelako izan da, poltsak berez duen distirari esker.

Hala ere, bere erabilera hainbat eta sarriagoa da elikagaigintzan, esaterako, goxoak eta frutak erakusteko. Erabilpen honetarako beharrezkoa da, beraz, elikagaiekin kontaktuan egoteko ahalmena ziurtatzea.

Irakurtzen jarraitzeko

Pasaden urtarrilaren 15-ean, Legegile Batzordean, Europar Parlamentuak, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeei, erakunde kontratatzaileak kontratazio prozesuak medio elektronikoen bitartez iragartzera beharraraziko dituen Direktiba onetsi zuen. Baita ere, beharrezkoa izango da, enpresa lizitatzaileen eskaintzak jasotzeko edota edozein konkurtso publikoren notifikazioak jasotzeko.

Direktiba hau «Europa 2020» programaren parte da, Europar Batasunaren hamarkada honetarako hazkunde estrategia: «Europa 2020″ programaren.

Irakurtzen jarraitzeko